Animalien aztarnen atzetik

Naturzalia bloga | 2013/03/18 (azken aldaketa: 2013/03/18 ) | Egilea: | Bisitak: 1172
Gako hitzak: Aztarnak

Animalien aztarnen atzetik
Azkonarraren oinatzak (Meles meles). Bereizteko errazak izaten dira, behatzak zabaleran kolokatzen direlako, eta gehienetan atzazkalak oso garbi markatzen direlako. kasu honetan, oinatzak uraren azpian zeudenez, baliteke atzakalen markak desagertu izana.

Animalia konkretu batzuk ikustea oso zaila den arren, beraien oinatz, arrasto edota seinaleek beraien presentziaren berri ematen digute. Martxoaren 2an, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Alluitz Naturarekin batera ikastaro bat antolatu zuen gai honen inguruan eta bertan izan nintzen ni. Arabako Astulez herritik hasi eta Burgosekin muga egiten duten inguruko mendietan zehar ibili ginen Felix Martinez de Lezea biologoa gidari geneukala, bere azalpenak entzuten. Bide guztia elurtuta zegoenez, arrasto dexente ikusi genituen eta horietako batzuk erakutsiko dizkizuet gaurkoan.

Animalien aztarnen atzetik
Azeriaren oinatza (Vulpes vulpes). Txakurrarenetik bereizteko irudizko marra luze bat egin erdiko 2 behatzen atzean. Marrak alboetako behatzak mozten baditu txakurrarena izango da eta bestela azeriarena, kasu honetan bezala (imajinazio pixkatekin…).


Sekula oinatzak identifikatzen saiatu baldin bazarete, liburuetan oso politak agertzen direla ikusiko zenuten, baina mendian aldiz, gauzak ez direla hain errazak konturatuko zinaten. Elurretan zein lokatzetan, batzutan ez dira oinatzen formak oso ondo bereizten, baina elurrak badauka abantaila handi bat. Izan ere, oinatz bakarra ikusi beharrean, arrasto guztia ikusi dezakegu. Hau da, oinatz denak jarraian ikusten dira, eta hau oso lagungarria izan daiteke animaliak identifikatzeko orduan. Adibidez, otsoaren eta txakur handi baten oinatzak oso berdinak dira, baina otsoaren pausoak luzeagoak izan ohi dira eta beraz, oinatzen arteko distantzia handiagoa izan ohi da.

Oinatzez gain, beste seinale ugarik ematen digu animalien presentziaren berri. Elikatzen direnean adibidez, pista dexente uzten dituzte eta gorotzen bidez ere identifikatu daitezke inguruan bizi diren animaliak.

Segidan, irteeran ikusitako oinatz batzuk eta elikatzen ibili direla erakusten diguten hainbat seinale dituzue ikusgai, azalpen batzuekin lagunduta.

Besterik ez, ondo segi!!

 

Animalien aztarnen atzetik
Basurdearen oinatza (Sus scrofa).


Animalien aztarnen atzetik
Orkatzaren oinatza (Capreolus capreolus).


Animalien aztarnen atzetik
Azkonarraren oinatzak (Meles meles). Kasu honetan ondo ikusten dira atzazkalen markak.


Animalien aztarnen atzetik
Lepazuriaren oinatza (Martes foina)


Animalien aztarnen atzetik
Muxarraren oinatzak. Askotan oinatz batzuk ondo bereizten ez badira ere, oinatzen segidak pista asko ematen dizkigu. Eskumako argazkian ikusten den bezala, binaka aurkitzen dira muxarraren oinatzak.


Animalien aztarnen atzetik
Katagorri eta hegazti baten oinatzak. Antzekoak izan arren, beste behin ere, pausoak informazio ugari ematen digu. Katagorriaren kasuan, binaka ikusten ditugu oinatzak eta hegaztien kasuan aldiz banaka, eskuma ezkerra eskuma ezkerra...


Animalien aztarnen atzetik
Orkatzek zuhaixka txikien puntak jan ohi dituzte. Argazkian ikusten den bezala, mozketa zuzen bat egiten dute. Untxiaren edo erbiaren kasuan adibidez, mozketa ez da hain garbia izaten.


Animalien aztarnen atzetik
Katagorri batzuek karraskautako pinaburuen hondarrak.


Animalien aztarnen atzetik
Karraskariren batek jandako pinaburua. Eskuekin hartzen dute pinaburua sabelaren aurka eta puntako albo bat jaten dute.


Animalien aztarnen atzetik
Ezkerrean okil espezieren batek intsektu bila egindako zuloak. Eskuman okilak egindako zuloa. Habia ematen duen arren, egiten dituzten zulo guztiak ez dituzte habi gisa erabiltzen. Hainbat zulo egin ditzazkete beraien lurraldea markatzeko helburuarekin.



Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...