Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Naturzalia bloga | 2014/11/26 (azken aldaketa: 2014/11/26 ) | Egilea: | Bisitak: 653
Gako hitzak: hegaztiak, Martin arrantzalea

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Askorentzat hegaztirik politenetariko bat izango da martin arrantzalea. Bere kolore biziekin behintzat ezin esan txori deigarri bat ez denik.

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Zorionez, gure erreken uren kalitatea asko hobetu da azken urteetan, bertako bizia ugarituz. Horren ondorioz, martin arrantzaleak ere ugaritu dira eta nire herrian (Elgoibarren) behintzat, nahiko hegazti arrunta izatera igaro da. Askotan herrian bertan ere ikusi daiteke arrantzan.

Normalean urrutira edo hegan pasatzen ikusten dira, baina aurreko batean nahiko gertu eduki nuen bat. Arrantzan zebilen lasai asko eta argazki batzuk atera ahal izan nizkion. Pare bat bideo grabatzeko aukera ere izan nuen. Nere parean egon zen bitartean, zapaburu bat, pare bat arrain eta hainbat ornogabe txiki harrapatu zituen.

Kasu honetan martin arrantzale ar bat da. Emeek orban gorri-marroiska bat izaten dute mokoaren bekaldean. Ar honi argazkiak ateratzen nenbilen bitartean emea ere handik bueltaka zebilen, beti ere nigandik urruti.

*Bideoa ikusi nahi baduzue joan hona: http://naturzalia.blogspot.com.es/2014/11/martin-arrantzalia-alcedo-atthis.html

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)
Martin arrantzalea zapaburu batekin


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)
Martin arrantzalea arrain batekin


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)



Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...