Buztangorri argia
Phoenicurus phoenicurus

Euskal Herrian udan soilik ikusteko aukera dugun txoria da buztangorri  argia. Buru erdia beltza du eta buru gainean lerro txuri bereizgarri bat du, baita buztan gorri ikusgarria ere, izena ematen dioena hain zuzen ere.

Phoenicurus phoenicurus

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Muscicapidae
Deskribatzailea
(Linnaeus, 1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

13-14,50 cm-ko txoritxoa da. Dimorfismo sexuala ematen da, itxuraz ar eta emeak desberdinak direlarik: arrek gorputzaren azpialdea eta buztana gorria dute, aurpegi beltza, begien gainean lerro zuri bat dutelarik, eta buru gainealde eta bizkarraldea gris kolorekoa dute. Moko eta hanka ere beltzak dituzte. Emeak aldiz, kolorez argiagoak dira, gris marroixka kolorekoak hain zuzen ere. Buruan ez dute lerro zuririk, ezta buru gainealde beltzik, eta gorputzaren behealdean ez dute kolore gorririk, baina buztan gorria dute.

Antzeko espezieak

Phoenicurus ochruos (Buztangorri iluna)
Phoenicurus ochruros

Genero berdineko bi espezie hauek nahastea erreza izaten da, antz handia baitute (emeek batez ere). Arren kasuan desberdintasunik nabarmenena buru eta paparralda da. Buztangorri argiak begien gainean lerro zuri bat du, eta paparraldea gorrixka, eta buztangorri ilunak aldiz ez ditu bi ezaugarri hauek. Emeen kasuan desberdintzea oraindik zailagoa da, bi espezie hauen oso antzekoak baitira, biak gris-marroixkak eta buztana gorri kolorekoa.

Kantua

Kantu motza du, "juit" baten antzekoa.

Banaketa

Banaketa paleartikoa du, Europa, Asia eta Afrikako ipar-mendebalde guztian zehar agertuz. Europari dagokionez ia lurralde guztian zehar udako banaketa du, eta Afrikara migratzen du negua igarotzera.

Euskal Herrian ere udako banaketa du, eta toki oso zehatzetan aurkitzen da: Izki, Urbasa eta Andiako basoetan ugaltzen da, eta baita Urrobi eta Irati ibaien goi-inguruetan.

Phoenicurus phoenicurus Phoenicurus phoenicurus

Habitata

Basoetan agertzen da, zuhaizti zahar eta zabaletan, harizti, erkamezti eta artadietan hain zuzen ere; parke, baratz, txilardi eta lorategietan ere aurkitu daiteke, beti ere habia egiteko toki egokia badu, batzuetan baita harrizko pareta edo harrobietan ere.



Habitat bereko espezie gehiago

Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Troglodytes troglodytes
Talpa europaea
Rana dalmatina
Dendrocopos minor
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Crocidura russula
Caprimulgus europaeus
Dendrocopos major
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Jynx torquilla
Scolopax rusticola
Cuculus canorus
Otus scops
Bubo bubo
Motacilla cinerea
Coracias garrulus
Luscinia megarhynchos
Prunella modularis
Talpa occidentalis
Falco tinnunculus
Phoenicurus ochruros
Rhinolophus hipposideros
Lepus granatensis
Alauda arvensis
Vulpes vulpes
Passer domesticus
Trachemys scripta
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Accipiter gentilis
Myotis emarginatus
Plecotus austriacus
Rattus rattus
Rattus norvegicus
Turdus merula
Lacerta schreiberi
Martes martes
Buteo buteo
Tyto alba
Garrulus glandarius
Hyla molleri
Cyanistes caeruleus
Rhinolophus ferrumequinum
Cervus elaphus
Alytes obstetricans
Miniopterus schreibersii
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Myotis bechsteinii
Meles meles
Nyctalus noctula
Turdus philomelos
Sus scrofa
Mustela erminea
Oryctolagus cuniculus
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Myodes glareolus
Glis glis
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Sciurus vulgaris
Nyctalus lasiopterus
Asio otus
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Pipistrellus pipistrellus
Apodemus flavicollis
Apodemus sylvaticus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Barbastella barbastellus


Elikadura

Intsektuetaz elikatzen da, batez ere koleoptero, hemiptero, lepidoptero eta dipteroz (eta baita hauen larbaz ere). Honetaz gain, armiarma, zizare eta baiak jan ditzake.

Ugalketa eta ontogenia

Kumatze garaia maiatzetik ekain erdialdera ematen da, bi errunaldi ematen direlarik. Habia emeak eraikitzen du, belar lehorra, goroldioak, sustraiak eta zuhaitzen azalaren zuntzak erabiliz. Habi nahiko sakona izaten da, eta maiz lumekin estaltzen du.
Emeak 6-7 arrautza jartzen ditu errunaldi bakoitzean. Arrautza hauek subeliptikoak eta disdiratsuak izaten dira, urdin argi kolorekoak eta 18,6x13,7 mm-koak. Hauek emeak soilik inkubatzen ditu, 11-14 egunez.
Arrautza hauetatik jaiotako txitak lumatxa edukitzen dute, batez ere buru eta bizkarraldean, luzea eta ugaria izaten dena. Lumatxa hau gris ilunekoa izaten da, eta honen azala berriz hori kolorekoa izaten da. Txita hauek 14-20 egunez egoten dira habian, gurasoek zaintzen dituztelarik, eta egun hauek igarotzean habitik alde egiten dute (Harrison 1991).

Bizimodua

Nahiko arraroa izaten da hegazti hau lurrean ikustea, zuhaitzetako hostotzaren artean egoten baita gehienetan. Ohikoa izaten da bertatik hegan irtetzea, intsektuak hegan daudelarik harrapatzeko.

Kontserbazioa

Mundu mailan kezak gutxiko espeziea bezala katalogatuta dagoen arren, EAEko zerrende gorrian kaltebera bezala eta Nafarroako zerrendan interes bereziko bezala dago katalogatuta.

Polulazioa 200 bikote ugaltzailetik beherakoa dela uste da, eta beheranzko joera dagoela ikusi da bai dentsitatean eta baita banaketa-arean ere; aipatzekoa da joera hau Europa guztian ematen ari dela. Atzerakadaren eragileak hurrengo hauek dira: zuhaitz zaharrak moztearen ondoriozko habitataren desagertzea, negua igarotzen duten guneetan (Sahel, Afrika) lehorteak egotea, eta Saharaz bestaldeko toki batzuetan (batez ere Nigerian) labore-lurretan pestizidak erabiltzea. Espezie hau kontserbatzeko jarraipenetako bat eskualde subkantauriarreko landazabalak eta basoetako zuhaitz zaharrak zaintzea da (Bea 2007).

Argazkiak

Buztangorri argia
()
Esteka interesgarriak


Bibliografia


Scott B, Forrest D. 1982. Clave del Observador de Aves. Omega S. A. Barcelona

Bea A. 2007. Arriskuan dauden EAE-ko ornodunak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz

Harrison C. 1991. Guía de Campo de los nidos, huevos y polluelos de las aves de España y de Europa. Omega S. A.

Penas Patiño XM, Pedreira López C, Silvar C. 2012. Guía de Aves de Euskal Herria. Sua Edizioak.
Egilea: | Sorrera: 2014/03/31 | Azken eguneraketa: 2014/04/02 | Bisita-kopurua: 1674 | Argazki nagusia: Thomas Kraft

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...